Eskaintza bateratua egin du Udalak opor hauetarako. Gaur hasita, denetik izango da.
Kiroldegian eta Gaztelekuan, hasteko
Gaur bertan, ludoteka jarriko da martxan kiroldegian, eta ostiralera arte izango da, 10:00etatik 13:00etara.
Bestalde, gaur 17:00etan Gaztelekuan urte berrirako desioekin pareta osatzeko zita jarri dute. Bihar ordu berean, berriz, Hi selfie! ginkana egingo da. Ostegunean bestalde, sukaldaritza tailerra izango da 11:00etan, eta ostiralean, 17:00etan, urte bukaerako festa. Datorren astean, eskaladarekin hasiko dute urtea, 3an.
Zinea, antzerkia eta gehiago
Biterin ere izango da zerekin gozatu: bihar 17:00etan, Igelaren Erresuma filma, eta ostegunean Go!azen (bukatu dira sarrerak). Datorren astean ere izango da ekitaldi gehiago.