Amherrek dei egin du ostegunean Donostiako Antzoki Zaharrean egingo den bertso saio berezira joateko. Zurrumurruen inguruan ariko dira bertsotan Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze, Sustrai Colina, Igor Elortza, Unai Agirre, Alaia Marin, Jon Maia eta Maialen Arzallus. Saioa 17:30etan hasiko da, eta sarrerak 10 euroan daude salgai.