Aspaldikoa da Portu eta Elizatxo auzoetako bizilagunen eskaera, Leokako labaderoa eta Portuko Shangai taberna bitartean sortzen diren mugikortasun arazoak konpontzeko.
2016ko udaran Udalak proposamen bazuk egin zituen, baina bizilagunak ez ziren gustora geratu, eta denon artean lanketa egiten hasi ziren. Hainbat proposamen egin dira, eta orain batzorde bat sortzea dute helburu.
Noiz hasi martxan, batzordearen esku
Hiru dira inguru horretako korapilo haundienak: Elizatxo ikastolako sarrera eta irteera orduetan sortzen diren trafiko eta oinezkoen arteko elkarbizitza arazoa; trenbide azpiko tunelak daukan arriskua oinezko eta ibilgailuak batera pasatzen direnean; eta Portu auzoko irteeratik Shangai tabernara arteko oinezkoentzako eremurik eza.
Hori guztia konpontzeko hainbat bilera egin ditu Udalak auzotarrekin, GA 21 enpresako mugikortasun teknikariak eta Dunak enpresako dinamizatzaileek lagunduta. Azkenekoa, pasa den astelehenean.
Denen artean hainbat proposamen egin dira, eta laster batzorde bat sortuko dute, guztia nola eta noiz jarri martxan adosteko. Helburuak, Koro Etxeberria zinegotziak azaldu bezala dira: «oinezkoen ziurtasuna bermatzea, bizilagunei ahalik eta traba gutxien sortzea, eta eremu jasangarri eta atseginagoa egitea guztiontzat». Datozen hilabeteetan emango dira hurrengo pausoak.