Dobera Euskara Elkarteak Negulekuak antolatu ditu aurtengo Gabonetako jai-egunetarako ere, eta Ereñotzuko Katiluzar Guraso Elkarteak eta Auzo Udalak ere bat egin dute antolaketan. Horrela, izenematea irekita dago abenduaren 15era arte, Dobera Euskara Elkartean (Larramendi kalea 11, Hernani/943 33 27 39/dobera@dobera.eus). Abenduaren 22tik urtarrilaren 5era arte izango da aukera Negulekuetan, kantu, jolas tailer eta abarrekin euskeraz gozatzeko. Txanda batean edo bestean eman dezakete izena, 3 eta 10 urte bitarteko haurrek.