Hiru egunez antolatu dituzte Eguberritako tailerrak, atzo hasi eta bihar arte, Aranon eta Goizuetan. Hiru egunetan, goizez eginen dituzte saioak, 10:00etan hasi eta eguerdiko 13:00etara arte.
Goizuetan egin zuten atzoko tailerra, eta gaurkoa ere, Goizuetan bertan eginen dute, baina goizuetarrentzat zein aranoarrentzat dira. Hain justu, bihar herriz aldatuko dira, eta Aranora mugituko dute tailerra. Ordu berean izanen da, Maisuenean.