Bakerotarren saga, bizi-bizirik futbolean

Kronika - Erredakzioa 2017ko abe. 9a, 01:00

Badira urte batzuk, ba­kerotarrek futbola utzi zute­la, zeinek lehenago zei­nek beranduago, joka­lari bezala behintzat.
Baina ez dirudi bakerotarren saga eten denik futbolean; alderantziz, bizi-bizirik dago berriro.
Oraingoan, Jon Bakero gaztea da protagonista izaten ari dena. Estatu Batuetako txapelketa uni­bertsitarioan ari da Jose Mari Bakeroren semea, eta ez maila apalean: jokalari onenaren saria irabazteko hiru finalisten artean dago, atzo arra­tsal­dean bertan iragarri zutenez.
MAC Hermann Trophy saria da, unibertsitate mailan garrantzitsuena; urtarrilaren 5ean ja­ki­na­razituko dute irabazlea. 

Erasoko jokalari onena, ACC konferentzian
Baina hori ez da Bakerok jaso duen errekonozi­men­du bakarra. AEBetako txapelketa unibertsitarioa, liga txikiagoez edo konferentziez osatua da­go, eta Wake Forest unibertsitateko Demon Dea­cons taldearekin, ACC kon­­ferentzian ari da Ba­kero. Eta bera izendatu dute, konferentzia ho­rre­tako erasoko jokalari onena, aurten: 23 partidutan, 16 gol sartu eta 14 asistentzia eman ditu.
Bere taldea izan da ACC ligako txapeldun, eta hori horrela, estatu mailakoa irabazteko kanporaketetan aritu dira. Final laurdenetan galdu dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!