Txistorrada eta Gabon kanta ugari, haurrek emana auzoari

Kronika - Erredakzioa 2017ko abe. 16a, 01:00

Gabonetako egun bereziei, auzoko txikienek emango diete bizitasuna, Ereñotzun. Izan ere, beste urte batez, bi zita nagusi jarri dituzte, auzotar guztiei eskainiko dizkietenak.
Santo Tomas eguneko ospa­kizuna izango da aurrenekoa, ostegun goizean, abenduaren 21ean bertan. Txistorrada egin­go dute Txirrita eskolako ikasle eta irakasleek, eta auzo guztiari luzatu diote gonbitea, txistor goxoa jatera gerturatzeko. Eta Gabon kanturik ere ez da faltako bertan! Modu horretan, giro ederrean egingo diote ongie­to­rria, Gabonei.

Santo Tomas egunez, txistorrada egingo du Txirrita eskolak,  auzotar guztientzat.


Eta Gabon kantek, nola ez, abenduaren 24an izango dute segida. Katiluzar guraso elkar­teak anto­latuta, kantuan ate­ra­ko dira eskolako haurrak eta gura­soak, arratsaldean. Etxez etxe joango dira, trikitixa eta panderoen erritmora, Gabone­tako doinuak eramatera. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!