Jaialditik tailerrera, Olentzeroren etorrera

Kronika - Erredakzioa 2017ko abe. 16a, 01:00

Ostiralean, klaseak bukatze­a­rekin batera, helduko diote Gabonetako ekintza sortari, Aranon eta Goizuetan. Eta azke­neko klase egun horretan, urte­ro bezala, jaialdia eginen dute Goizuetako Xalto Eskolan.
Goizeko 09:30ak aldera iza­nen dute bisitan Maridomingi, txikienek, eta beraiekin egonen da tarte batez. Gero, maila guz­tietako ikasleak elkartuko dira, abesti-jaialdia ospatzeko. Bina kanta abestuko ditu talde bakoi­tzak, eta 11:00etatik 13:00etara izanen da jaialdia.

‘Artantxuriketan’ 23an eta kantuan 24an, Aranon
Hurrengo bi egunetan izanen dituzte zita bereziak, Aranon. Hilaren 23an, Artantxuriketan emanaldia eskainiko dute, Ma­ria Jesus Zugarramurdik eta Aran­­­-txa, Ainhoa eta Maider Ansa ahiz­pek. Mai­su­enean izanen da, arratsal­de­ko 18:00etan hasita.
Eta aurretik, akaso sorpre­sa­ren bat ere prestatuko dute, herriko haur eta gaztetxoek...
Hurrengo egunean, aben­du­aren 24an, berriz, urteroko zita jarri dute: kalera aterako dira haur eta heldu, kantari buelta egitera, baserritarrez jantzita.

24ko arratsaldean iritsiko da Olentzero, Goizuetara
Goizuetan ere aterako dira kan­tari, etxez etxe, hilaren 24an. Olentzero hartuta, Eskolako gu­ra­so eta haurrek eginen irteera goizean, 11:00ak aldera abia­tu­ta, DBHkoentzako dirua bil­tze­­ko. Hamaiketakoa ere eginen dute elkarrekin.
Eta arratsaldean aterako da, presoen aldeko Olentzeroa. Ikas­tolatik abiatuko dira, 15:30-16:00 aldera, eta arratsal­de osoan zehar ibiliko dira kantari.
Eta kantuan diren bitartean, iritsiko da Olentzero Goizuetara. Arratsaldeko 18:30etan sartuko da herrian, eta Plazan edo fron­to­ian jasoko ditu haurren gu­tu­nak, baita goxokiak banatu ere.

Eguberritako tailerretan, izenematea asteazkenera arte
Eta urtea bukatzeko, Egube­rri­ta­ko tailerrak izanen dituzte, Arano eta Goizuetako haurrek. Abenduaren 26 eta 27an Goi­zu­etan eginen dituzte, eta 28an Aranoko Maisuenean. Hiruak iza­nen dira goizeko 10:00etatik 13:00etara, eta datorren asteaz­kenera arte dago izena emateko epea: Xalto Eskolan jaso duten orria bete eta diruarekin batera Eskolan utzi; eta aranoa­rrek, Ainhoa Ansarekin harre­ma­netan jarrita ere egin dezakete. Egun bakoi­tzeko, 5 euro dira. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!