Doneztebera joan ziren txapelak, Uterga eta Etxeberria IIIrekin!

Kronika - Erredakzioa 2017ko abe. 27a, 01:00

Oso lehiatua izan zen Binaka­ko Txapelketaren final haundia, eta bukaerara arte, ez zuen hartu aldea bikote batek, markagailuan: Utergak eta Etxe­be­rria IIIk eman zuten azkeneko kolpe hori!
Doneztebera eraman zitu­en bi txapelak bikoteak, Ezkurra II eta Endikari 40-32 irabazita. Baina ederki kostata lortu zu­ten garaipena, 24-27 kontrako markagailuari buelta eman behar izan baitzioten; 7 tanto egin zituzten segidan, eta 31-27 jarri ziren. Azkeneko emaitzaren 8 tantoren aldea, izan zen partiduko haundiena.
Uterga izan zen protagonis­ta nagusia, mota guztietako 18 tanto eginda. Bera izendatu zuten finaleko jokalari onena, eta baita txapelketako aurrelari onena ere. Atzelari onena, be­rriz, En­di­ka Barre­ne­txea her­naniarra izan da, se­mifi­na­le­tatik kanpo geratu arren.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!