Hernaniko Gazte Mugimenduek bat egin dute, hainbat tailer, ikastaro, afari, ekimen eta kontzertu edo emanaldi elkarrekin antolatzeko.
Datorren astean, abenduaren 27tik 30era egingo dituzte Hernaniko Gazte Mugimenduen aurreneko Jardunaldiak, Kontrakantxa Gaztetxean, eta bertan hainbat gairi buruz hausnartu, eta era berean, ondo pasatzeko ekitaldiak izango dira. Herritar guztiei dei egin diete gerturatu eta parte hartzera animatzeko.
ABENDUAK 27
11:00 Irekiera gosaria.
12:00 HitzarriK: Euskararen zapalkuntza historikoa.
17:00 Muxutruk-en aurkezpena.
20:00 Presoen inguruko afari-merienda.
ABENDUAK 28
10:00 Tailerrak.
17:00 Ur-Umea txostenaren aurkezpena (Hezkuntza Kritikoa).
19:00 Urrunegi: Okupazioa emanzipaziora bidean.
EMAKUMEEN* GAUA
ABENDUAK 29
10:00 Kontrakantxa Gaztetxea: Hausnarketa Prozesua.
17:00 Kanika Iraultza!
18:30 Drogen inguruko tailerra (Grabaketa).
22:00 Wukroren aldeko Jam Saioa.
ABENDUAK 30
10:00 Gazte Bizilagunak: Zurrumurruak.
16:00 Kontrakantxa Gaztetxea: Hausnarketa Prozesua.
21:30 Itxiera.
22:00 Afari eta bertso tailerra.