Gabonetako kanta eta doinuak, parrokiara iritsiko dira gaur, hiru talderen eskutik: Hernaniko Musika Bandak, Ozenki abesbatzak eta Goizuetako Umore Ona abesbatzak, Gabonetako kontzertua eskainiko dute, San Joan Bataiatzailearen parrokian.
Iluntzeko 20:00etan izango da hori, eta Imanol Kamiok, Eneko Amundarainek eta Roberto Pachecok zuzenduta, 14 pieza jo eta kantatuko dituzte.
100 musikari inguru, guztira
Kontzertuan, Urumea bailara osoko musikariak elkartuko dira, Goizueta, Ereñotzu, Astigarraga eta Hernanikoak. Eta ez gutxi, gainera! Guztira, 100 musikari inguru izango dira. Hain justu, horregatik emango dute parrokian gaurkoa, Agustindarren eliza txiki geratu delako kontzerturako.
Eta asko badira musikari eta abeslariak, anitza izango da errepertorioa ere. Eskainiko dituzten abestien artean, izango dira bertakoak, euskeraz abestuko dituztenak; baina baita kanpokoak ere, hainbat: A Christmas Carol Fantasy, Santa Claus is coming, Zeruko deia, Birjiña maite...