Gaur hasiko da, kiroldegiko frontoian, Gabonetako Torneo azkarra. Guztira, Hernaniko 36 pelotari ariko dira, benjamin eta alebinak; eta hiru aste iraungo du txapelketak. Gaur, 10:00etan hasita, 18 partidu jokatuko dira; eta 15:00etan hasita, beste 18 partidu. Finalak, urtarrilaren 7an izango dira.
Gipuzkoakoan, klabeak
Gainerako torneoetan, berriz, 12 partidu jokatuko dituzte guztira, pelotari hernaniarrek. Garrantzitsuenak, Gipuzkoako Txapelketan, ligaxkako azken jardunaldia baita. Azken fasera sailkatzeko jokatuko dute Aratz Tejedor, Garikoitz Arizmendi eta Ekaitz Cisnerosek.