Ondo ospatu zuten Santo Tomas eguna, Goiz Eguzki jubilatuen egoitzan, hamaiketako eder batekin. Baina txistorra ez zen izan sari bakarra, ostegunean; karta eta kaleko jokuen sariak ere banatu zizkieten, irabazleei: musean, Valentin Higuero eta Mere Puertas txapeldun; tutean, Agustin Cormenzana eta Esteban Holgado; puntuan, Eugenio Urruzola eta Lazaro Montero; eta eskoban, Maria Dolores Anabitarte eta Mari Paz Lunaro; eta kaleko jokuetan, Josefa Sanchez emakumezkoetan, eta Jesus Brillo gizonezkoetan. Azpitxapeldunek ere jaso zuten saria. Eta bertan zozketatu zituzten, baita ere, Gabonetako lau saskiak; hauek izan dira irabazleak: Maria Nieves Marin, Isabel Da Silva, Sara Merino, eta Maria Oliva Naveiro.