Lidertzari eusteko asmoz, Olaberrian

Kronika - Erredakzioa 2018ko urt. 21a, 01:00

Gipuzkoako Taldekako Bola Txa­pelketako 2garren jardunaldiko tiraldia jokatuko da gaur Olaberrian. Au­rreko asteburuan, gizonetan, A taldean, Ereñotzuko Ur Mia eta Urnietako Santa Kruz izan ziren aurrenekoak, 236 brilarekin, eta gaurkoan lidertzari eustea izango dute helburu ereñotzuarrek. Elur Txorik 5garren egin zuen 199 brilarekin. B taldean, Zarauzko Zelaiondo A sailkatu zen aurrena. Bakarka, berriz, Urnietako Benito Loitegi da lider 48 brilarekin, eta Ur Miako Ibon Miner ereño­tzuarra, bigarren. Emakumeetan, Zerain eta Gabiria dira lider A eta B taldeetan, hurrenez hurren. Finalak Seguran jokatuko dira gaur zortzi.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!