Lehia bizia daukate Pista Saria irabazteko, Urko Semperenak Igor Arrutirekin open mailan; eta Jaime Romerok Asier Pozorekin kadeteetan. Bietan, lider jarraitzen dute astigartarrek.
Semperenak aurrea hartu zion scratcheko azken esprintean Arrutiri, hirugarren izateko; baina Arrutik puntu batzuk atera zizkion astigartarrari puntuazioan. Horrela, 29 punturen aldea mantentzen du Semperenak, sailkapen nagusian.
Romerok, berriz, Pozori bi probak (tempo eta puntuazioa) borrokatu arren, bigarren izan zen bietan, haren atzetik. Hortaz, 6 puntu kendu dizkio Pozok, baina 16 puntura dago oraindik.
Juniorretan, azkenik, Telmo Semperena 7garren izan zen eliminazioan, eta 11garren puntuazioan. 11garren dago orain.
Donosti Berri bigarren bi mailetan, kluben artekoan
Joan den asteburuan jokatu zen Kluben Arteko Koparen aurreneko jardunaldia ere, kadete eta juniorrentzat; eta tartean, Donosti Berrirekin, Romero eta Semperena. Eta bi mailetan, bigarren jarri dira. Sei probetatik hiru irabazi zituen Romerok.
Pista Sariak gaur dauka seigarren jardunaldia, 16:00etan.