Inuxenteak bezala korrika, bihar iritsiko da Olentzero

Kronika - Erredakzioa 2017ko abe. 23a, 01:00

Gabonetan bete-betean sartuta, kirola izango da protagonista gaur, Astigarragan, Inuxente Lasterketarekin. Arratsaldeko 16:00etan hasiko dira haurren probak, eta 17:30etan helduena (6 km), Ikatza aurretik. Bertan eman ahal izango da izena, eta 5 euro dira; haurrek, doan.
Eta gaur bertan, irteera an­tolatu du Mundarroko txirrindulari taldeak, 09:00etan Kale Nagusiko farmaziatik, Zuma­ia­ra joateko (70 km).

Olentzero eta Mari Domingi, Santiomenditik barrena
Gaurko kirol kontuei, Olen­tze­ro eta Mari Domingiren etorrerak hartuko die erreleboa bihar. Santiomendi auzoa bisitatuko dute 10:00etatik 11:00etara, eta Santio Zeharra kaletik jaitsiko dira herrira, trikitilariekin ba­tera, Aiotzategi eta Joseba Ba­randiaran plazetatik pasa, eta Foru Plazara iristeko. Bidean jasoko dituzte gutunak, eta baita goxokiak banatu ere.

Haur eta gazteentzako hainbat zita, asteartetik
Bestalde, asteartean izango dira eskubaloiko ate irekiak kiroldegian, eta egun horretan hasiko dira, Gabonetako beste hainbat ekintza: Jolas Aretoa kultur etxean, Jolas Txiki kiroldegian, eta Mundarroren Futbol Kanpusa Zar­kumendegin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!