EAJk eta EH Bilduk eztabaida, autobus zerbitzuaren inguruan

Kronika - Erredakzioa 2017ko abe. 23a, 01:00

Autobus zerbitzu publikoaren lizitaziorako, aldaketak proposatu zituen Foru Aldundiak; eta gai horren inguruan, eztabaida piztu da berriro Astiga­rragan, EAJ eta EH Bilduren artean, azaroko plenoan PSE-EEren mo­zioa onartu ondoren, EAJ eta PSE-EEren botoekin.
«Bertan, eskatu genion Al­dun­diari aldaketek Astigarra­ga­ko autobus zerbitzua hobe­tzea, eta hala izango dela espe­ro dugu. Astigarragakoa izan zen beraiekin harremanetan jartzen aurreneko Udala, aurre­proiektua aurkeztu zenean, es­katzeko informazioa eta ale­ga­zio epea zabaltzea. Eta guk aurkeztu genuen alegazioan, eskatu genuen zerbitzua man­tentzea gutxienez oraingo maiz­tasunarekin; eta gogorarazi genion, oraingoz herriak ez daukala beste garraio zerbitzu publikorik».

«Ezinbestekoa da esleipena berritzea, 30 urte eta gero»
Eta bestetik, Gobernu Tal­de­ak kritikatu du EH Bilduren ja­rre­ra: «mozioaren kontra bozkatu zuen, eta uste dugu kanpaina alarmista bat egiten ari dela gaiaren inguruan. Ez dugu ahaztu behar, aurreko legealdian, EH Bilduk Aldundiko Mugikortasun Saila zuzentzen zuenean, haiek ere saiatu zi­re­la zerbitzua lizitatzen. Uste dugu ezinbestekoa dela esleipena berritzea, 30 urtez lizitatu gabe egon ondoren».

«EAJk adierazi du luxua dela ospitale eta unibertsitaterako autobus zerbitzu zuzena»
EH Bilduk, bere aldetik, kritikatu du onartutako mozioak, «funtsean murrizketak babestu» egiten dituela. EH Bilduk berak, mozio bat aurkeztu zuen plenoan, «Andoainen eta Usurbilen onartu dena, EAJren babesarekin. Baina Astigarra­ga­ko EAJk ez du babestu; astigartarron interesen alde lanean aritu beharrean, herritik kanpoko nagusiek hartutako erabakiak onartzeko dago», salatu du EH Bilduk.
Gobernu Taldeak Aldun­di­a­ri aurkeztutako alegazioaren inguruan ere, bere iritzia eman du EH Bilduk: «nahiz eta gero kontrakoa saldu nahi izan, EAJk dagoeneko onartu du A2 linean %11ko murrizketa egitea, astean zehar. Horrek garbi erakusten du zein den estrategia. Aldundiak aurreneko kolpean murrizketa oso bortitzak planteatu ditu, gero murrizketa txikiagoak jasotzeko lizitazioan, eta herritarrek errazago onartzeko».
Alegazioari buruz, bestalde, aipatu du: «EAJk erabat ahaztu zuen A3 edo ospitalera eta uni­bertsitateetara joateko autobus zerbitzua. A3aren kasuan, EAJ biluztu zen azkenean; ez du A3a babesten, luxuzko autobus zer­bitzua zela aldarrikatu zuen. Orduan zer sagardotegietara joateko eta astigartarrok or­dai­ntzen dugun doako autobus zerbitzuari buruz? Lotsagarria da adieraztea, luxua dela ospitale eta unibertsietara autobus zerbitzua», kritikatu du.
Eta herritarrei eskatu die, adi egoteko: «dena ez dago gal­duta, eta murrizketak geldiaraziko badira, guztion inplikazioaz izango da».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!