Firma bilketa martxan, erizain eta medikuak mantentzeko

Kronika - Erredakzioa 2017ko abe. 23a, 01:00

Firma bilketa jarri dute martxan Goi­zuetan, eskatzeko «orain dauden erizain eta medikuak mantendu ditzatela, eta beraien lan baldintzak hobetu ditzatela». Izan ere, ohartarazi dute, 2017ko abenduaren 31n «kanporatu» egingo dituztela, herrian larrialdietarako dauden erizainak: «beraien kontratua bukatutzat emanen zaie, egiaz emanen ez diren lan hobekuntzak aitzakia hartuta. Honen ondorioz, ez dakigu beste erizainik etorriko den, edota etortzen direnek zein baldintzatan eginen duten», azaldu dute, sinadura bilketarako zabaldutako orrian.
Bertan diote, baita ere: «orain dela bi urte, herrian jasan genuen bi mediku eta bi erizainen alde egitea, paira­tzen zituzten lan baldintza kaxkarren­gatik. Osasunbideak eta Nafarroako Gobernuak, zer egin nahi dute gure herriko larrialdietako guneekin eta lan­gileekin? Ohartzen direla herritarrok pairatzen ditugula ondorioak?».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!