‘Artantxuriketan’ emanaldia, gaur

Kronika - Erredakzioa 2017ko abe. 23a, 01:00

Bi zita berezi jarri dituzte asteburuan, Aranon ere, Gabonak ondo ospatzeko. Eta aurrenekoa, gaur bertan izanen dute, Maisuenea aretoan. Aranoarrak ikusle, eta saioaren protagonistak ere, aranoarrak izanen dira: Artan­txu­riketan emanaldia eskainiko dute, Maria Jesus Zugarramurdik, eta Ansa ahizpek; Arantxak, Ainhoak eta Mai­derrek, hain zuzen ere.
Arratsaldeko 18:00etan izanen da emanaldia, eta herritar guztiei luzatu diete gonbitea, bertaratzeko. Doan izanen da saioa.

Gabon kantuan, bihar goizean
Bihar, berriz, abenduaren 24a izanik, ez du huts eginen goizeko bueltak. Elkarrekin aterako dira kantuan, herriko haur, gazte eta helduak.
Eta datorren astean, Eguberritako tailerrak izanen dituzte haurrek. Hiru egunetan eginen dira, astearte, asteazken eta ostegunean; eta aurreneko biak Goizuetan izanen badira ere, hirugarrena, ostegunekoa, Aranon eginen dute. Maisuenean emanen dute tailerra, goizeko 10:00etan hasi eta eguerdiko 13:00ak arte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!