Semifinaletara ari da gerturatzen, Umore Ona Esku Pilota Txapelketa; eta gaur, ligaxkako laugarren jardunaldiko partiduak jokatuko dituzte, goizeko 10:00etan hasita. Zazpi partidu izanen dira guztira, kategoria desberdinetakoak.
Eta benjaminetan, bi goizuetar ariko dira: Apezetxea eta Sagardui, Aldabideko Olarra eta Razkinen kontra. Semifinaletarako txartelaren bila joango dira goizuetarrak, aurreneko bi partiduak irabazi ondoren.
Hain justu, datorren asteburuan eta urtarrileko lehenengoan dago aurreikusita, semifinalak jokatzea; eta finalak, urtarrilaren 13an.
Aurreko asteburua, kaxkarra herrikoentzat
Ondo ari ziren Goizuetako pilotariak orain arte, etxeko txapelketan. Aurreko asteburua, ordea, kaxkarra izan zen herritarrentzat: lau partidutik hiru galdu zituzten.
Apezetxea eta Sagardui izan ziren, irabazi zuten bakarrak, Elosegi eta Bidezabalen kontra (18-14). Salaberria eta Ruiz benjaminek 2-18 galdu zuten, Legarreta eta Elizegi alebinek 4-18, eta Aizkorbe eta Apezetxea jubenilek (20-22).