Aurten ere, Wukroren aldeko San Silbestre lasterketa antolatu du CD Hernani Atletismo taldeak. Ohi bezala, hilaren 31n egingo da 4km-tako lasterketa, 18:00etan hasita, eta izenematea irekita dago Ibai Mendi Kirolak dendan edo www.kirolprobak.com webgunean.