Komiki tailerra umeek, eta lehiaketa, denek

Kronika - Erredakzioa 2017ko abe. 22a, 01:00

Udal liburutegiak bi ekimen jarri ditu martxan, Gabon hauetan inor aspertu ez da­din; komikigintza tailerra eta, liburutegian jarritako Gabo­netako zuhaitzari lotuta, galdera lehiaketa.

Tailerrean, izenematea
Komikigintza tailerra Ainara Azpiazu Axpik emango du, urtarrilaren 4an eta 5ean, 11:00etatik 12:30etara liburutegian. 10-14 urteko gaztetxoei zuzendua izango da, eta izena eman behar da liburutegian.
Aurreneko saioan komigintzaren oinarrizko elementuak ezagutu eta pertsonaia bat diseinatzen ikasiko da; eta bigarrenean, istorioa bi­ñe­tetan zatitu eta narrazioa osatzen.

7 galderako lehiaketa
Bestalde, Gabonetako zuhai­tza osatzeko Hernaniko argazki zaharrak erabili dituzte liburutegian, eta horiei lotuta, 7 galdera prestatu. Horiek erantzuteko epea urtarrilaren 3ra artekoa da, eta lau sari banatuko dira irabazleen artean, urtarrilaren 4ko zozketan: 40 euroko bono bana, Balantxa, Gaueko, Elkar eta Leokadisti dendetarako. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!