Esne Beltza lagun artean, hamar urte ospatzen

Kronika - Erredakzioa 2017ko abe. 22a, 01:00

Azken egunetan facebook bi­dez ari dira Esne Beltzako ki­deak, gaur eta biharko kon­tzer­­tuen inguruko detaileak argitzen.
Izan ere, ez dira nola­nahi­ko kontzertuak izango. Tal­de­ak hamar ur­te bete dituela ospatzeko, Hamar ur­te lagun artean izenburupean bi kon­tzertu emango dituzte, gaur eta bihar, 22:30etan Biterin. Ez da sarrerarik geratzen.

Gonbidatu bereziak
Eta hain juxtu, lagun artean joko dute bi kontzertuetan; hau da, gonbidatu bereziak ariko dira Esne Beltzarekin jotzen.
Oraingoz esan dutenaren arabera, gaurko emanaldian Kukai dantza taldea, Patxuko, Glaukomako Juantxo edota Bad Sound Systemeko Moro igoko dira taula gainera.
Bihar, berriz, Kukai eta Pa­txuko berriro ikusteko aukera izango da, eta horrez gain, Fermin Muguruza eta Alaitz eta Maiderrek ere joko dute. Sorpresarik ez da faltako.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!