Gabonei ongietorria musikarekin, bi saiotan

Kronika - Erredakzioa 2017ko abe. 22a, 01:00

Musikak blaitzen du Hernani askotan, eta zer esanik ez, Gabonen bueltan. Gaurkoan, ‘Hernani’ Musika Eskola Publikoko ikasleek bi saio emango dituzte, eta horietako bat, berezia.

Gaztetxoenek, kalejira
Aurreneko zita arratsaldeko 17:00etan jarri dute, Plazan, kalejiran abiatzeko. Ikasle gaztetxoenek, Gabon doinuak kantatu eta joko dituzte, kaleetan barrena.

Olaizolak bultzatutako Eresoinkak, 80 urte
Bigarren zita, berriz, 19:30etan izango da, Milagrosan. Urtero bezala, musika eskolako Da­ka­po abesbatzak eta Leo­ka­dis­ti txistulari taldeak Egube­rri­e­ta­ko kontzertua emango dute. Baina berezia izango da, aurtengoa.
Izan ere, Anitz musika elkarteak berreskuratutako Eresoinka taldea izango dute lagun. Aurten 80 urte betetzen dira, Gabriel Olaizola herna­nia­rrak, beste batzuekin ba­tean, Eresoinka talde sonatua bultzatu zuela. Talde honek euskal kantu eta dantzak Europa eta Ameriketan ba­rrena zabaldu zituen.
Horrela, gaurko emanaldi­ak lau zati izango ditu. Aurre­ne­koan, abesbatzak kantatuko du: Mary Mary; The First Noel; Rin rin; Kanpai soinu, zilar soinu; eta Halle, hallelujaj.
Segidan, txistulariak ariko dira: Eguberriko IV. alborada; Koledy eta Bizar zuri.
Elkarrekin ariko dira gero, txistulariak eta abesbatza, bi pieza jotzen: Aintza zeruan eta Gabonetako afari on bat.
Eta bukatzeko, Eresoinka txarangak, hainbat pieza eza­gun joko ditu; Gabriel Olaizola hernaniarraren Haur­txoa se­has­kan, esaterako, eta Itsasoa laino dago; Eusko gudariak; Ama begira zazu; eta herna­niarrak tartean dituen Hun­tza talde ezagunaren Al­da­pan gora doinu arrakas­tatsua ere eskainiko dute.
Denei, ukitu berezia eman­go die taldeak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!