Bi eguneko komiki tailerra, urtarrilean

Kronika - Erredakzioa 2017ko abe. 21a, 01:00

Komikigintza tailerra antolatu du Udal Liburutegiak, urtarrilaren 4 eta 5erako. 11:00etatik 12:30etara izango da, eta Ainara Azpiazu Axpik emango du, 10-14 urtekoen­tzat. Doan izango da, baina izena eman behar da, Udal Liburutegian.
Bestalde, argazkiekin osatuta, Gabonetako zuhaitza jarri dute bertan, eta lehiaketa bat ere bai, horri buruz. Urtarrilaren 3ra arte hartu daiteke parte, eta 4an, lau sari zozketatuko dituzte: 40 euroko bono bana, Balantxa, Gaueko, Elkar eta Leokadistin erabiltzeko. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!