Azokak gaur herrian, eskoletan eta Donostian

Kronika - Erredakzioa 2017ko abe. 21a, 01:00

Herri osoan zehar zabalduko dira txistor jateak gaur, Santo Tomas egunez. Goiz Eguzki jubilatuen egoitzak, esaterako, goizeko 11:00etan hasiko du ospakizuna. Udazkeneko karta eta herri-jolasen sariak bana­tuko dituzte aurrena; ondo­ren, lau saski zozketatuko dituzte, bazkideen artean; eta segidan egingo dute txistorrada.

Herriko eskoletan ere, gaur bertan egingo dute festa. In­ma­kuladan, azoka jarriko dute 10:30etatik 12:00etara, barazki, fruta, pastel eta abarrekin. Ez da faltako txistorrarik, noski! Eta txerritxoaren eta saskiaren zozketarekin bukatuko dute.

Elizatxon ere jarriko dute azoka, 09:00etan. Altxorraren jolasa ere egingo dute, Olen­tze­roren bisita jaso, eta txistorra bokadilloak jan.

Olentzero eta Mari Domin­gi­ren bisita jasoko dute Lan­gile ikastolakoek ere, Meaben; eta 12:00etan kalejira egingo dute. LH1ekoak, berriz, Elu­txe­tara joango dira Olentzero eta Mari Domingiren bila, eta LH2koek egingo diete harrera Laubidietan. Txistorrada egin­go dute gero, eguerdian.

Eta Ereñotzuko Txirrita es­kolan ere ospatuko dute, goi­ze­an, auzotar guztiei berta­ra­tzeko gonbitea luzatuta.

Gaztelekuak, aldiz, arra­tsal­dean ospatuko du Santo To­mas eguna, 17:30etatik au­rre­ra lokalean, Txistorra&Halal merien­da­rekin.

Eta San Joan Konpartsa Do­nostian egongo da gaur, Gi­puz­koa Plazan taloak saltzen, joan den la­run­batean Plaza Berrin azoka jarri ondoren.

Portu auzoan, larunbatean
Santo Tomas eguna datorren asteburuan ospatuko duenik ere izango da: Portu auzoan, larunbatean 12:00etan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!