Bi kanpaina jarri berri ditu martxan Astikok, Astigarragako merkatari, ostalari eta zerbitzuen elkarteak. Batetik, Gabonetako saskiak zozketatuko dituzte, herriko establezimenduetako bezeroen artean. Beraien produktuekin osatu dituzte saskiak, eta 14 establezimendutan zozketatuko dute saski bana. Parte hartzeko, erosketa tiketa sartu behar da, komertzioetan dauden kutxetan, larunbatera arte.
Datorren astean egingo da zozketa, abenduaren 26tik 29ra.
10+ Bonuak, bertan ere bai
Eta bestetik, Astikoko zenbait establezimenduk hartu dute parte Eusko Jaurlaritzaren 10+ Merkataritza Bonuan: 20 euroan bonua erosi, eta 30 euroko gastua egin liteke bonu horrekin. Astigarragan, Eroski, Ezpela Natur Denda, Gnomos paperdenda, Rosa mertzeria eta Zubitxo fruta dendan.