Txistorra eta kanta, Gabonak hasteko

Kronika - Erredakzioa 2017ko abe. 20a, 01:00

Santo Tomas eguna ospatuz hasiko dituzte Gabonak, Ereñotzuko Txirrita eskolan. Bihar, txistorra jateko aukera izango da eskolan, eta auzo guztia dago gonbidatuta.
Bestalde, ostiralean, ikasleek kontzertua emango dute, 19:00etan, San Antonio elizan. Haiekin batean ariko dira Doinu Zaleko akordeoi orkestra eta Ozenki abesbatza.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!