Konturatzerako iritsi dira Gabonak. Goizuetako Xalto Eskolan ostirala izanen dute oporren aurreko azken klase eguna, eta ospakizunetan murgilduta ibiliko dira. Hasteko, 09:30etan Maridomingiren bisita jasoko dute, eta gero, 11:00etatik 13:00etara, kantu jaialdia eginen dute.
Bestalde, hilaren 26 eta 27an Eguberrietako tailerrak izanen dira, eta gaur da izena emateko azken eguna. Aranon hilaren 28an eginen dira tailer hauek, eta izena emateko Ainhoa Ansarekin jarri behar da harremanetan.
Ostiralean, antzerkia
Bestalde, Goizuetako azaro kulturalari segika, antzerkia izanen da ostiralean, 18:30etan ganbaran: Zera... Nola esango dizut, bada?