«Eskaintza zabalagoa», oporraldirako

Kronika - Erredakzioa 2017ko abe. 20a, 01:00

Etzi hasiko da, ostiralarekin, Hernanin neguko oporraldi­ra­ko prestatu duten egitarau be­rezia; «zabalagoa eta osatua­goa» aurten. Hala definitu zuen Garazi Etxarri Gazteria zine­go­tziak, atzo liburutegian egin zuten aurkezpenean. Izan ere, sail desberdinen artean osatu dute programa, arlo guztietan izan dezaten ekintzarik, Her­na­niko haur, gazte eta helduek.
Hori horrela, Etxarrik berak aurkeztu zituen Gazte­le­kuak prestatutako ekintzak; tartean urte bukaerako festa, aben­du­a­ren 29an; edota Pio Barojan eskalada, urtarrilaren 3an.
Kiroldegiko ludotekan, be­rriz, familia osoarentzako gu­ne­ak izango direla nabar­men­du zuen Manolo Ayerbek. Eta berdin urtarrileko Biteriko bi emanaldi­ak ere: Ninika dan­tza saiorako eta Drag-e uraren bila antzerkia, helduentzat ere interesgarriak izan daitez­ke­e­la nabarmendu zuen Agur­tza­ne Aizpuruk: «Gabonetako pro­gra­mazioa indartu da, arte dizi­plina ezberdinei tokia eginez, eta adin guztietarako».
Liburutegiak, azkenik, ko­mi­ki tailerra antolatu du urta­rrilak 4 eta 5erako, 11:00etatik 12:30etara, Axpiren eskutik.

ABENDUAK 22, ostirala
17:00, ‘Hernani’ Musika Eskola Publi­koko ikasleak, herriko kaleetan barrena.
22:30, Kontzertua, Biterin: Esne Beltzak 10 urte. Sarrerak agortuta.

ABENDUAK 23, larunbata
22:30, Kontzertua, Biterin: Esne Beltzak 10 urte. Sarrerak agortuta.

ABENDUAK 26, asteartea
10:00-13:00, Ludoteka, kiroldegian.
17:00, Desioen pareta. 12 urtetik gorakoentzat, Gaztelekuan.

ABENDUAK 27, asteazkena
10:00-13:00, Ludoteka, kiroldegian.
17:00, Hi selfie! ginkana. 12 urtetik gorakoentzat.
17:00, Zinea Biterin: Igelaren erresuma. Familia osoarentzat.

ABENDUAK 28, osteguna
10:00-13:00, Ludoteka, kiroldegian.
11:00, Sukaldaritza tailerra. 12 urtetik gorakoentzat, Gaztelekuan.
16:00 eta 18:00, Antzerkia: Go!azen 4.0. 7-12 urte bitartekoentzat, Biterin. Sarrerak agortuta.

ABENDUAK 29, ostirala
10:00-13:00, Ludoteka, kiroldegian.
17:00, Urte bukaerako festa. 12 urtetik gorakoentzat, Gaztelekuan.

URTARRILAK 2, asteartea
11:00, Ipuin kontaketa, Biterin. 3-4 urte.
11:30, Ipuin kontaketa, Biterin. 5-7 urte.
17:00, Mahai jolasak. 12 urtetik gorakoentzat, Gaztelekuan.

URTARRILAK 3, asteazkena
16:00, Eskalada. 12 urtetik gorakoentzat, Pio Baroja kiroldegian.
17:00, Dantza, Biterin: Ninika, Elirale konpainia. 3 urtetik gorakoentzat. 2,7 euro.

URTARRILAK 4, osteguna
11:00, Komiki tailerra, Biterin. 10-14 urte­koentzat. Izenematea doan, liburutegian.
17:00, Arratsalde musikatua. 12 urtetik gorakoentzat, Gaztelekuan.
17:00, Haur antzerkia, Biterin: Drag-e uraren bila. 4 urtetik gorakoentzat. 

URTARRILAK 5, ostirala
11:00, Komiki tailerra, Biterin. 10-14 urte­koentzat. Izenematea doan, liburutegian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!