Osteguna izango da Santo Tomas eguna, baina Hernanin dagoeneko izan da txistorra probatzeko aukera. San Joan Konpartsak larunbatean jarri zuen postua, eta Zikuñagan eta Floridan igandean izan zen txistorra probatzeko aukera; azken hau, bertako bizilagun elkartearen, Auzokide elkartearen eskutik.
Datozen egunetan ere, herriko beste hainbat elkartek eta eskolek jarriko dituzte azokak eta postuak.
Aukera gehiago, ostegunean
Ostegunean bertan egingo da txistorra jatea Goiz Eguzkin. Aurrena, 11:00etan, udazkeneko txapelketetako sari banaketa egingo dute, eta segidan aterako dute jatekoa.
Inmakulada ikastetxean ere, elkartasun azoka jarriko dute 10:30etan, ikasleek jarritako produktuekin. Txistorra ere izango da, noski, eta 12:00etan txerritxoa eta Gabonetako saskia zozketatuko dira. Bildutako dirua misio proiektu baterako izango dira.
Langile ikastolan bestalde, Laubidietan, txistorra jana egingo dute guraso eta ikasleek ostegun eguerdian, eta Elizatxo ikastolan ere azoka, erakusketa eta jatekoa ez dira faltako, eta txikienek Olentzeroren bisita jasoko dute, gainera. Berdin, Urumea ikastolan eta Ereñotzuko Txirrita ikastetxean. Azkenik, Gaztelekuan, halal txistorra jarriko da 17:30etatik aurrera.
Inmauladan elkartasun azoka jarriko dute Santo Tomas egunean, eta bildutako dirua misio proiektu baterako izango da.
Gibelalde auzo elkarteak, larunbatarekin
Herrian azken txistorra postua jarriko duena, Lizeagako Gibelalde auzo elkartea izango da. Larunbatean jarriko du postua, auzoan.