Anartz Artola nagusi, Ordiziako Krosean

Kronika - Erredakzioa 2017ko abe. 19a, 01:00

Ederki ari dira hernaniarrak, kros denboraldiaren hasiera ho­netan. Eta joan den astebu­ru­an ere, erakutsi dute bera­ien maila, CD Hernaniko atletek, Ordiziako krosean emaitza ede­rrak lortuz, atzo.
Denetan nabarmenena, 20 urtez azpikoetan Anartz Arto­lak lortu zuen garaipena. Las­ter­keta bikaina egin zuen her­naniarrak, Oianguko zirkuitu al­da­pa­tsu­an, hasieratik buka­e­rara aurreneko pos­tuetan ibi­lita, ira­bazteko lehian.
Azkenean, 20:42 denboran osatu zuen 5,5 kilometroko ibil­bidea, eta 11 segundura hel­mu­garatu zen bigarrena, Julen Teran. Assehli Youness izan zen hirugarren, 30 segundura.
Baina beste emaitza aipa­garririk ere lortu zuten atleta hernaniar gazteek. Esaterako, bosgarren postuan sailkatu zen Gorka Lopez de Arregi, 16 urtez azpikoetan.

San Silbestreak, edizio berezia aurten
Eta ez da lokatza izango, baina atleta horietako batzuk ariko dira, ziur, Wukroren aldeko San Silbestrean ere, abendua­ren 31n. Edizio berezia izango da aurtengoa, eta CD Herna­ni­rekin batera, Gazte Asanblada ere ariko da antolaketan.
Arratsaldeko 17:30etan ha­si­ko da 8 urtetik beherakoena (300 metro), 17:45etan 8-13 urte bitartekoena (800 metro), eta 18:00etan lasterketa nagusia (4 km), 14 urtetik gorakoena.
Azken horretarako, zabalik dago izenematea, 8 euroan, www.kirolprobak.com web­gu­ne­an edota Ibaimendin. Beste bietarako, egunean bertan izan­go da izenematea. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!