Aurrekontuak onartzeko Plenoa, gaur

Kronika - Erredakzioa 2017ko abe. 19a, 01:00

Ezohiko Plenoa izango da gaur, arratsaldeko 19:00etan hasita, Hernaniko udaletxean. 2018 urteko Udal Aurrekontua bozkatzeko osoko bilkura dute gaurkoa, udal taldeek. 
Plenoko hirugarren puntua izango da hori, eta Gobernu Tal­deak bere aurrekontu pro­posamena aur­keztuko du, eta bertan bozka­tuko dute. Behin behineko proposamena, aza­ro­an aurkeztu zuen Udal Go­ber­nu Taldeak, eta propo­samen horri, zuzenketak aur­keztu diz­kiote oposizioko alder­diek: osoko zuzenketa EAJk eta PSE-EEk, eta zuzenketa partzi­alak Orain Hernanik.
Udal Aurrekontuarekin ba­te­ra, bozkatuko dituzte 2018 urterako plantilla organikoa eta lanpostuen zerrenda.

Beste lau puntu aztergai, gaurko Plenoan
Hori ez da izango landuko duten puntu bakarra, gaurko Plenoan. Beste lau gai ere ezta­baidatuko dituzte udal talde­ek.
Azaroko Plenoko akta onar­tzea izango da aurrenekoa, eta ondoren, abenduan emanda­ko dekretuen berri emango dute. Jarraian, bi puntu: Ezia­go­ko zuzkidura jar­duketa baten xehetasun azterlana onartzea; eta Beterri-Buruntzako Elkar­lan Sorguneen Programaren arau­diaren hasierako onarpena. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!