CD Hernaniko taldeek emaitza ezin hobeak lortu dituzte asteburuan. Ohorezko Erregional mailan, Hernanik Bergara liderra hartu zuen Zubipen, eta garaipen itzela lortu zuten hernaniarrek, 2-0. Emaitza honekin, sailkapenean hirugarren kokatu dira, Bergara bi puntura dutela, eta Ordizia, lider berriatik, hiru puntura.
Jubenilen Ohorezko Mailan, Hernanik 3-0 irabazi zion Pamplonari. Esperantzarako hiru puntu, dudarik gabe.