Hainbat ikastetxe eta ikasketa zentrotan matrikulazio kanpaina jarri dute martxan, datorren ikasturteari begira. Eskolei dagokienez, urtarrilaren 29tik otsailaren 9ra arte egongo da irekita matrikulazio kanpaina, eta ate irekiak egiten aurrenekoa, Urumea ikastola izango da; ostegunean, 17:00etan. Bestalde, euskaltegietan ere zabalik dago izena emateko epea: AEKn, 607 592 864 telefonora deituta edo hernani@aek.eus helbidera idatzita eman daiteke izena, eta Udal Euskaltegian, 943 33 18 96 telefonoan edo euskaltegi@hernani.eus.