Ekintzaile programaren bigarren edizioa hasiko da urtarrilaren 17an

Kronika - Erredakzioa 2017ko abe. 18a, 01:00

Koopfabrika ekintzailetza sozia­lerako programa da, 2015ean Kooperatzen izena zuena, eta 2017an egungo ereduan lehen adiz eskainia izan zena. Eskualdean hainbat sektoretako hamar proiektu ingururen sorreran eta kontsolidazioan bidelaguntza eskaini ondoren, 2018rako izen-ematea irekita dago.
Gipuzkoa osoko proiektuek dute izena emateko aukera eta 2018an lau eskualdetan eskainiko dituzte lan espazioak: Debagoienan, Beterri-Burun­tzan, lehen aldiz Bidasoa-Txingudin eta Oarsoaldean. 
Ekintzailetzari eduki sozial, kooperatibo eta eraldatzailea eman nahi dio KoopFabrikak, tokian tokiko sareen garran­tzia abiapuntu hartuta. 

Hiru profiletako jendea
Hiru profiletako jendeari zu­zen­tzen zaio programa. Batetik, proiektu edo ideiaren bat lan­tzen edo martxan jarri nahian direnak. Bestetik, orain arte elkarte forman jardunean aritu arren, profesionalizatu edo beste era batera antolatu nahi duten taldeak. Eta azkenik, enpresen baitako barne-ekintzailetza proiektuei di­men­­tsio sozialetik ekiteko asmoa dutenak. 

Trebaketa eta tutoretza
Formakuntzan arlo teoriko ko­muna lantzeaz gain, ekin­tzai­letza sozialerako tresnen erabilpenean trebatu, eta Koop­Fa­bri­katik irtendako proiektuei tutoretza eskainiko zaie garapen eta saretzerako.

Doakoa, baina plaza ­mugatuak
Programan parte hartzea doakoa da, baina plaza mugatuak daude. Datozen asteetan parte-hartzaileekin elkarrizketa fa­sea irekiko da. Horregatik, dei egin nahi diete interesatuei, KoopFabrikan izen emateko, koopfabrika.eus webgunean.
Beterri-Buruntzan, Olatu­koop sareko kooperatibek dina­mizatuko dute lurralde nodoa.  
Twitter, Facebook eta Insta­gram sare sozialetan ere, pro­iektuaren egunerokoaren berri izateko aukera izango dute interesatuek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!