Erasoko puntuarekin ­konformatu da Hernani

Kronika - Erredakzioa 2017ko abe. 18a, 01:00

Urtea porrotarekin amaitu zuen Hernanik, Madrilen. Cis­ne­rosen Central zelai bikainean 39-25 galdu zuen, baina gu­txienez erasoko bonusa lortu eta puntuarekin bueltatu ziren etxera. Hala ere, zapore garra­tz haundiagoa geratu zen gozoa baino, bigarren puntua ere gertu izan baitzuten, baina azkenean ihes egin zien. 
Gutxienez, promozio postua puntu bat gehiagora aldendu du Polidoriren taldeak. Orain, La Vila lau puntura dago. 
Partidua ezin hobeto hasi zuten hernaniarrek. Lehen mi­nutua bete aurretik Etxe­berriak lehen entsegua lortu eta 0-7 aurreratu zen Hernani. Hala ere, pozak ez zuen asko iraun: 13garren minuturako Cisne­ro­sek irauli zuen partidua (14-7). Lehen zatia 28-15 amaitu zen, eta bigarren zatian dena erabakitzeko zegoen. 28-20ra hurbildu zen Hernani, bonusa lortuz, eta garaipenarekin ere amesteko parada egon zen. Azken minutuetan saiatu ziren hernaniarrak gehiago hurbil­tzen, nahiz eta aurkariak markagailuan ihes egin azkenean. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!