Zikuñaga auzoan txistorraren usaia eta berotasuna 11:00etatik aurrera hasiko dira dastatzen auzotarrak. Atzo gabonetako jaiotza eta apaingarriak jarri zituzten auzotik. Bestalde, aurreko larunbatean ospatutako mus txapelketaren garaileak Angel Pikabea eta Pepe Kaloka izan ziren. Finalean Nicolas Garcia eta Santiago Rada garaitu zituzten. Hirugarren geratu dira; Albertu Cuadrado eta Santi Fernández eta laugarren; Agustín Fernández eta Loli Gonzalez.