Osiñagako 26garrena, Otsuenean jokatuko da

Kronika - Erredakzioa 2017ko abe. 17a, 01:00

AURTEN ere auzoko mus txapelketa antolatu du Osiñagako auzo elkarteak. Otsuenea sa­gar­dotegian egingo da oraingoan, gaur, 16:00etan hasita. 26garren edizioa du arratsalde batean jokatzen den Osiña­gako Mus Txapelketak. Ohitura izaten da auzoan, garai honetan, honelako ekimena antolatzea.

Txapelketa eta bi txerrikume
Bertan eman beharko da izena, bikoteko 20 euroan, eta behin bikoteak zeintzuk izango diren jakinda egingo da zozketa eta antolatuko dira partiduak.
Sariak erakargarriak dira. Lehen sailkatzen den bikoteak txapelak eta bi txerrikume eskuratuko ditu. Azpitxa­pel­dunek trofeoak eta uraiazpikoak irabaziko dituzte. Hiruga­rren sailkatzen den bikoteak arkumea du sari eta laugarrenak txuletak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!