ORAIN Hernani Udal taldeak, Udal Gobernuak aurkezturiko 2018rako Udal aurrekontuei, zuzenketa partzialak egitea erabaki du. Guztira hamabi aurkeztuko ditu kultura, teknologia eta komunikazioa, gazteria, hiribusa, berdintasuna sailetan eta baita bestelakoetan ere.
Kulturan proposatuko dira; Atsegindegiko akustika hobetze aldera, 12.000 euro bideratzea udaletxeko aurrealdean bi eskultura jartzeko eta Akelarrearen arrakasta ikusita, 15.000 euro abiaraztea ikerketa egiteko Hernanin inkisizioak izan zuen eraginaren inguruan, emakumeen ikuspegitik.
Honela «ikerketa egin eta gero antolatzaileei proposatu daiteke Akelarrean Hernaniri lotutako ikuspegi historikoagoa sartzeko. Gainera antzerkiarekin lotutako hernaniar batek gidoia egin lezake ikerketa horretan oinarrituta eta aktore desberdinekin antzezlana egin. Beti ere kalejira eta alderdi herrikoienak errespetatuz noski» .
Teknologia eta komunikazio sailean; 10.000 euro bideratzea udal wifi publikoa zabaltzeko Atsegindegin, Ave Marian, Plaza Berrin, Zinkoenean, atletismo pistan, kanposantuan, Goiz Eguzki jubilatuen etxean... 3G eta 4G sistema bidez kable sistema munizipalik ez balego.
Berdintasun sailean; bideratzea 18.000 euro udaltzaingoaren formakuntzan sentsibilizazioa, antzemate eta prozedura eduki dezaten eraso edo jokaera sexisten aurrean.
Akelarrea Hernaniri eta emakumeari lotutako ikuspegi historikoago batetik egitea proposatzen du Orain Hernanik
Gazteak laguntzeko
teknologia berrien erabileran eta dauden arriskuetan
Gazteria sailean; 20.000 euro abiaraztea herriko gazteak teknologia berrien erabilpenean trebatzeko eta hitzaldiak eta aktibitateak jasotzeko Ciberbullyngaren arriskuaz esaterako edo sare sozialen erabilpenaren inguruan. Beste 30.000 euroko proposamena dago eta bertan gazteen alkohol kontsumoaren kontrola egiteko, beste herri batzutan egiten diren test edo analisiak egitea litzateke. Jaietan egiten dira testing hauek bertan momentuan.
Hiribusari dagokionez eta trafikoa arintzeko eta ingurugiroa zaintzeko 12.000 euro bideartu informazio kartelak jartzeko eta ikerketa bat egiteko garraio zerbitzu munizipalaren inguruan.