Festa eguna izango du Inmakulada ikastetxeak bihar larunbatean. Goizeko 10:15etan San Joan Bataiatzailea elizan jarri dute zita, eukaristian, eta 12:00etan hasiko dute festa, jaialdi eta azoka solidarioarekin, Sandiusterrin. Ondoren, bazkaria eta jolasak izango dira: apar festa, zunba, puzgarriak...