Hezkuntza eta dependentzia prestazioak jomugan EH Bilduk, alegazio eta mozioetan

Kronika - Erredakzioa 2018ko mai. 26a, 02:00

Hasierako onarpena eman zi­tzaion azken plenoan, kreditu txertaketari, eta EH Bilduk hainbat alegazio aurkeztu ditu. Bes­tal­de, mozioa aurkeztu du, batetik, Gipuzkoako Ba­tzar Na­gu­si­e­tan onartutako erreformaren harira, «de­pendentzia pres­­tazioen mu­rriz­keta sala­tzeko», eta bes­te­tik, maiatzaren 17aren harira, «LGTBI+ fobiaren aurkako hainbat neurri eta ekimen bideratzeko».

«EAJrekin adostasunera iristeko aukerak badira»

Hamabost eguneko alegazio epean bat baino gehiago egin ditu EH Bilduk.

DBHko eraikinari dagokionez, «EAJk ez du DBHren hiritartze lanak egiteko ezer aurreikusten», eta horregatik, 570.000 euro horretara bidera­tzea proposatu du EH Bilduk, «DBH garaiz izateko aukera bakarra hilerri azpian dagoen kokalekua behingoagatik onartu eta hiritartzen hastea» delako. Behar izanez gero, 2019an partida haunditu ahal izango li­tzatekeela dio. Haur Eskolari dagokionez, berriz, «EAJk 510.000 euro aurreikusten ditu», baina EH Bilduren ustetan «zerbitzu minimoetako Haur Eskola» egingo litzateke, eta gehiago behar dela uste du: «Haur Eskola berria egin behar bada, kalitatezko Haur Eskola bat izateko minimoekin ez konformatzea eskatzen dugu».

Dena den, azpimarratu du: «Udal Gobernuaren nahiak ere badirenez, EH Bilduk EAJrekin adostasunera iristeko aukerak daudela uste du».

Auzoak eta azpiegiturak

Bestalde, Ergobiarako 150.000 euroko partida proposatu du, «plazari soluzioa eman ondoren, ‘Vulcanizados Ergobia’ pa­rean dagoen eremua hiritar­tzeko, bertan aisialdi gune estalia eta erakargarria eginez». Eta Anus­kari dagokionez, «hiritar­tzea berrartu» behar dela uste du.

Beste 175.000 euro proposatu ditu «herrian dauden etxebizitza hutsak eskuratzen hasi eta herrian hainbeste behar den alokairu soziala eskaintzeko». Era berean, kiroldegiko aireztatze sistema hobetzeko 50.000 euro proposatzen ditu, eta Zarkumendegiko aldageletarako 30.000 euro. 

Azkenik, 1.000 euro proposatu ditu Emarri taldeak grabatu duen film laburrerako, eta «Sagardunen jarduera berma­tzeko ahalegina» ere egin du.

«3.200 euroko diru-laguntza murrizketa, 40 astigartarrei»

Bestalde, mendekotasun egoeran dauden pertsonen autonomia pertsonala eta zainketa sus­tatzeko Gipuzkoako Batzar Nagusietan EAJk, PSE-EEk eta PPk bultzatutako erreforma kritikatu du. «Honen ondorioz, men­dekotasun gradu altuena du­ten familiei murrizketa inposatu die hirukote honek; bataz-beste 80,04 euro hilero, hau da, 3.200 euroko murrizketa urtean». Astigarragan kaltetuak 40 pertsona eta haien familia direla dio EH Bilduk, «Diputazioaren arabera» eta uste du «Udalak 40 familia horien egoera berria zein den jakin eta jarraipen estua» egin behar liekela. Mo­zioa aurkeztu du guztia salatzeko.

Azkenik, maiatzaren 17ko aldarrikapen egunaren harira, «LGTBI+ fobiaren aurkako hainbat neurri eta ekimen bideratzeko mozioa» aurkeztu du, eta eskatu du kolektibo horren eta indarkeria matxistaren aurkako protokoloa lantzeko. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!