Bosgarrenez, Lore eta Landare Azoka egingo da gaur. Goizeko 10:00etatik 14:30etara, mota guztietako lore eta landareak saltzen dituzten 16 postu jarriko dira Urbieta kalean. Era berean, 11:30etan hasita bi tailer ere egingo dira: loreekin orri markatzaileak egiteko eta egurra lantzeko.