Bigarren edizioa izango du SagaReggae jaialdiak, larunbat honetan, Kontrakantxa gaztetxean. Gaueko 21:00etan hasiko dira reggae kontzertuak, eta goizaldeko 04:00ak arte luzatuko dira: Dingwash eta Tacumah reggae band taldeak, eta Rude kanka sound eta Bombadil DJak. 5 euro izango dira sarrera.