Bi sarrera zozketan, ‘Ez dok Hiru’ ikusteko

Kronika - Erredakzioa 2017ko abe. 9a, 01:00

Kronikak bi sarrera zozketatuko ditu, datorren astean, abenduaren 16an Kultur Etxean, eskainiko den emanaldirako; Ez dok Hiru: Eus­kal Musikaren benetako istorioa antzezlan arrakastatsurako, hain justu.
Iluntzeko 20:00etan hasiko da emanaldia.

Parte hartzeko, ­iruzkina utzi interneteko albistean
Parte hartzeko, modu bakarra egongo da: albiste honetan iruzkina utzi beharko da, www.kronika.eus webgunean. Zozketa ostegunean egingo da, Kronikaren bulegoan.

Patxo Telleria eta Mikel Martinezen lana
Tartean teatro konpainiaren lana da, eta «aurkezpenik be­har ez duten» Patxo Telleria eta Mikel Martinez aktoreek antzezten dute.  Lan honetan ere, ohiko elkarrizketa umorezkoetan aritzen dira. Hala ere, Ez dok Hiru azken lan honetan, hiru musikari-akto­reren laguntza izango dute oholtza gainean, euskal kantutegian zehar bidaia emo­zionala egiteko asmoarekin, beti ere hitza nagusi den ikuskizunean.
Euskal Herriko imajinario musikalaren errepaso ironiko, absurdu eta dibertigarria, euskal musikaren ‘be­ne­tako’ historia da. Sarrerak 6 euro balio ditu, baina gogoratu, bi sarrera doan lortu daitezkeela, zozketan parte hartzen baldin bada.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!