Hamaika urte beteko dira gaur Kontrakantxa Gaztetxearen ateak ireki zituztenetik, eta ospakizun horren bueltan, egitarau berezia antolatu da aste guztian zehar. Urteurrenaren ospakizun haundia gaurko antolatu da.
Drogarik gabeko eguna izango da, «egungo jai ereduari, kontsumo ereduak eta bertan sortzen diren menpekotasunen beharretan oinarritzen diren harremanak kapitalismoa indartzen duten ereduak dira».
Horregatik alternatiba proposatu nahi da. 10:00etan maskulinitate tailerra egongo da eta ondoren, 14:00etan, elkartruke bazkaria (bakoitzak etxetik ekarri eta denen artean elkarbanatu). Jatorri desberdinetako janariak egongo dira eta beste herrialdetako platerez gozatu ahalko da.
Arratsaldean, 17:00etan tribial jokura jolastuko da; eta azkenik, 22:00etan dantzaldia egongo da, gazteek gozatu dezaten.
Antolakuntzatik azpimarratu nahi da egun guztian zehar ezingo dela inolako drogarik kontsumitu.