Kale garbiketan bai, baina atez atekoan ez du eraginik izango zabor bilketaren grebak

Kronika - Erredakzioa 2017ko abe. 16a, 01:00

ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek greba mugagabea iragarri dute heldu den aben­duaren 19tik aurrera Gipuz­koako garbiketa eta zabor bil­ketaren alorrean, lan hitzar­me­naren negoziazioaren alde. 1.200 langile inguru biltzen ditu sektoreak.

Hernanin grebaren eragina desberdina izango da beste herri askorekin alderatuta. Kale garbiketan aritzen diren langileek egingo dute greba, baina zabor bilketako langi­leek ez. Atez atekoa beste enpresa batek kudeatzen du eta bertako langileek ez dute grebarik egingo. Beraz, Her­nanin eragina bestelakoa izan­go da, inguruko beste herri­ekin alderatuz.

Lan hitzarmenaren inda­rraldia 2015eko abenduan bu­katu zen eta 1.200 langileri era­giten die. Ostegunean nego­ziazio mahaia bildu zen, baina ez ziren akordio batera iritsi nahiz eta aldeak ger­tu­ratu. Zerbitzu minimoetarako ere ez dira ados jarri.

Topaketa gehiago izango dira, akordio bat erdiesteko as­moarekin asteartea iritsi baino lehen, baina langileek bi urte eman dituzte nego­zia­zioan, «eta grebarako prest daude», berretsi zuen ELAko Jose Luis Ugartek.

Gehitu duenez, kaltetuak «udalak eta erabiltzaileak» izango dira; izan ere, Gabo­netan kontsumoa areagotzen da, eta, hortaz, zabor gehiago sortzen da. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!