Errehabilitaziorako hainbat makina jarri berri ditu Astigarragako Udalak, Eguneko Zentroaren aurrean, Tranbia ibilbidean. Gorputzeko atal ezberdinak lantzeko dira, bereziki esku eta besoetakoak: behatzak indartu, ukondoak, sorbalda... Bizikleta ere badago. Makina guztiak egokituta daude gurpildun aulkian dabiltzanentzat, baina ezintasunik ez dutenek erabili nahi badute, Eguneko Zentroan eskatu dezakete aulkia. Bestalde, Udalak aurreratu du, bi aste barru egongo dela prest Portutxoko parke osasungarria.