Xanet Apezetxea, txapeldun Bortzirietan

Kronika - Erredakzioa 2017ko abe. 16a, 01:00

Maila politean dabiltza pilotari goizuetarrak, az­keneko asteotan; eta jan­tzi dute txapelarik ere!
Xanet Apezetxeak gaz­teak lortu zuen txapela preziatua, aurreko aste­bu­ruan, Ander Pagola be­ratarrarekin bikotea osatuta; 18-12 nagusitu ziren finalean.
Baina etxeko txapel­ke­tan ere, ondo ari dira goizuetarrak, Umore Ona esku pilota txapelketan. Azkeneko aste honetan, jokatutako bost parti­du­e­tatik hiru irabazi dituzte. Larunbatean, 18-17 iraba­zi zuten Salaberria eta Ruiz benjaminek. Igan­de­an, berriz, 18-13 nagu­situ ziren Legarreta eta Elizegi alebinak; baina galdu egin zuten Aizkor­be eta Apezetxea jube­ni­lek (17-22). Hala ere, erre­ban­txa hartu zuten aste­az­ke­ne­an, eta Santa­ma­ria eta Telletxearen kon­tra­koa irabazi zuten (22-13). Egun horretan, Sala­be­rri­­ak eta Ruizek jaso zu­ten porrota (5-18).

Beste 12 partidu, gaur eta bihar
Gaur eta bihar, 10:00etan hasiko dira partiduak, eta 12 jokatuko dira guztira. Gaur ariko dira Sala­be­rria-Ruiz, Apezetxea-Sagardui eta Legarreta-Elizegi; Aiz­korbe-Apezetxea, bihar.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!