Erakusketaren aurkezpena, asteartean

Kronika - Erredakzioa 2017ko abe. 16a, 01:00

ZientziaKIDE proiektua burutu dute, Herri Eskolako 6garren mailakoek, Elhuyar Fundazioarekin batera: Urumea ibaian eta bere bi errekastotan bizi diren arrain espezieak detektatu dituzte, eta egindako lanarekin, erakusketa jarri dute ikastolan. Asteartean aurkeztuko dute, 09:30etan. Gero, urtarrilaren 22tik, kultur etxean egongo da ikusgai.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!